Haur Literatur Aretoa

Haur Literatura Aretoak Durangaldeko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ikasten duten ume eta gazteen artean irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri. Adin bakoitzean, formatu ezberdinetan, erakusketa girotua, ipuin antzeztuak, antzerkiak, liburu erraldoia eta idazketa eta sorkuntza tailerra bezalako ekintzak eskaintzen ditugu ikasleen mailara egokituz, beraien interesguneetatik irakurketara hurbiltzeko.

Honen guztiaren osagarri, urteko lan berriak eta aurreko urteko lan gomendagarriak biltzen dituen irakurgida bat argitaratzen dugu; liburuak hautatzerako orduan, irakasle, ikasle zein familientzat tresna erabilgarria izaten da irakurgida hori.

Erlazionatutako albisteak

BerriakHAUR LITERATURA ARETOA

“haurliteraturaretoa.eus” ataria abian da!

24 iraila, 2015 0 Comments

Urtebeteko lanaren ostean, atzo iluntzean aurkeztu genuen haurliteraturaretoa.eus. Urte asko dira Berbarok Haur Literatur Aretoa sortu zuela euskarazko irakurzaletasuna sustatzea helburu, eta…

BerriakHAUR LITERATURA ARETOA

HLAko webgunearen aurkezpena

18 iraila, 2015 0 Comments

Iraialaren 23an aurkeztuko dugu Haur literatur artetoaren webgunea. Iluntzeko 19:00etan Plateruenean izango da aurkezpen irekia. Euskarazko haur eta gazte literaturaren ataria da…