Ohar legala

Lege abisu honek (aurrerantzean “Lege Abisua”) Interneteko http://www.berbaro.eus atariaren (aurrerantzean “Webgunea”) erabilera arautzen du. Webgunea Berbaro Elkartea. Helbidea: Laubideta kalea 6C, 48200, Durango, Bizkaia. IFK: G48304687.

Legeria

Normalean, Berbaro Elkartearen eta webgunean dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak, Espainiako legeria eta jurisdikzioaren menpe daude.
Aldeek uko egiten diote egokituko litzaiekeen eskumenari, eta Bilboko Epaitegi eta Auzitegien esku jartzen dute sortu daitekeen edozein desadostasun. Izan ere, eztabaidak sortu daitezke kontratu baldintza hauek interpretatu eta betetzerakoan.

Jabetza intelektual eta industriala

1.- Web orrien jabetza intelektualeko eskubideak, diseinu grafikoa, logoak, argazkiak, bideoak eta kodeak Berbaro Elkartearenak dira. Beraz, debekatuta dago horiek kopiatu, banatu, publikoki erakutsi, eraldatu edo web orrien edukiarekin egin daitekeen edozer egitea, iturriak aipatzen badira ere, Berbaro elkartearen baimen idatziarekin salbu. Enpresaren web orrietan dauden edozein motako izen komertzial, marka edo zeinu guztiak euren jabeenak dira eta legeak babesten ditu.

2.- Webgunetik deskargatu daitezkeen doako edukiak, testuak, artxiboak eta abar Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziapean daude.
Lizentzia honekin, edukiak kopiatu, banatu eta erakutsi zein lan eratorriak egin ahal izango dituzu, ondorengo baldintzak beteaz:
– Edukiaren jatorrizko egilea aipatu behar duzu.
– Edukiaren aldaketarik egiten baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, hura saldu edo banatzekotan, honako lizentzia honen baldintza berbeetan egin beharko duzu.

3.- Copyright sinboloa duten testuen kasuan, berriz, eskubide guztiak egileenak dira.

4.- Azkenik, erabiltzaileak Berbaro elkartearen baimena dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak (eskubide esklusibodunak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

1.- Erabiltzaileak legearen arabera erabiliko ditu webgune honetako zerbitzuak, errespetuz eta hirugarrenei kalterik sortzeko asmorik gabe. Berbaro Elkarteak eskubidea du erabiltzaileen komentarioak ezabatzeko, baldin eta pertsonen duintasunaren kontrakoak baldin badira edota diskriminatzaileak, arrazistak edo iraingarriak baldin badira. Nolanahi ere, webgunearen erabiltzaileek adierazitako iritzien ardura eta erantzukizuna berena da, eta ez Berbaro Elkartearena.

2.- Cookien erabilera. Berbaro Elkarteak cookie-ak erabili ahal izango ditu erabiltzaileen nabigazioa pertsonalizatzeko eta errazteko. Cookie-ak erabiltzaile anonimo bati eta bere ordenagailuari lotzen zaizkio eta ez dute erabiltzaile horren datu pertsonalei atzemateko erreferentziarik ematen. Erabiltzaileak aukera izango du bere nabigatzailea konfiguratzeko, cookie-ak onar ez ditzan.

3.- Zerbitzuaren doakotasuna. Webguneak ematen dituen zerbitzu guztiak doakoak dira. Inoiz ordainpeko zerbitzuren bat balego, garbi adieraziko da dagokion orrian zein den bere prezioa, zein zerga diren aplikagarriak eta abar.

Loturak (link)

Berbaro elkartearen web orrietan loturak (link) daude, eta helburu informatiboa soila daukate. Asmoa ez da loturetako guneak iradoki edo aholkatzea.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) ezarritakoaren arabera, Berbaro elkarteak zera jakinarazi nahi dio Erabiltzaileari: badagoela fitxategi automatizatu bat, Berbaro Elkarteak norberarentzako eta bere erantzukizunpean sortutakoa, datu pertsonalak gordetzeko. Helburua erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazio lana egitea ere. Baldintza orokor horiek onartzeko unean, Berbaro Elkarteak bere zerbitzuak emateko behar dituen datuak eskatuko dizkio erabiltzaileari.

Helburuak

Berbaro elkartearen helburua erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.

Adin txikikoak

Gure zerbitzuetako batzuk adin txikikoei zuzenduta egotekotan, Berbaro Elkarteak guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak hartzeko, edo hala badagokio, datuen tratamendu automatizaturako.

Beste norbaiti datuak uztea

Berbaro Elkarteak ez dizkio beste inori erabiltzaileen datuak utziko.

Onarpena eta Baimena

Erabiltzaileari jakinarazi behar zaizkio datu pertsonalen babesari buruzko baldintzak eta Berbaro elkarteak helburu horretarako darabilen tratamendua. Atarian ematen diren zerbitzu batzuek baldintza bereziak eta aurreikuspen espezifikoak eduki ditzakete Datu Pertsonalen babesari dagokionez.

Erantzukizunaren mugak

1.- Berbaro Elkarteak ez du bere gain hartuko gerta daitezkeen edozein motatako kalteren erantzukizuna: edukietan izan daitezkeen hutsune edo akatsak, webgunea une jakinen batean atzigarri ez izatea, birus edo bestelako programa informatiko kaltegarrien zabalpena…

2.- Berbaro Elkarteak eskubidea du webgunearen edukiak aldatzeko edo kentzeko eta, baita ere, zerbitzua eteteko denboraldi batez edota behin betiko.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Pribatasun Politika honek Interneteko http://www.berbaro.eus atariaren (aurrerantzean “Webgunea”) erabilera arautzen du. Webgunea Berbaro Elkartea. Helbidea: Laubideta kalea 6C, 48200, Durango, Bizkaia. IFK: G48304687.

Konfidentzialtasuna eta datu-babesa

2016ko Apirilaren 27an RGPD-an ezarritakoaren arabera, Berbaro Elkarteak erabiltzaileari jakinarazten dio Berbaro Elkartean aldetik izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatu bat existitzen dela eta beraien erantzukizuna dela, erabiltzailearekin harremana mantendu eta kudatzeko helburuarekin baita informatze lanetarako. Baldintza hauek onartzeko orduan, Berbaro Elkarteak beraien zerbitzuen prestaziorako ezinbestekoak diren datu batzuk biltzea beharko du erabiltzailera aldetik.

Fitxategi eta formularioen erregistroa

Erregistroaren inprimakia betetzea nahitaezkoa da webgunean eskainitako zenbait zerbitzu erabili ahal izateko. Eskatutako datu pertsonalak ez erraztea edota datuen babes politika ez onartzeak, izaera pertsonaleko datuak eskatzen dituzten edozein promozioetan ezin harpidetu, erregistratu edo parte hartu supozaten du.

2016ko Apirilaren 27an RGPD-an ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizuegu erabiltzaile gisa erregistratu ondoren eskuratutako datu pertsonalak Berbaro Elkartea (Egoitza soziala: Pinondo etxea, 1, 48200, Durango, Bizkaia eta IFK: G48304687) jabetzako fitxategietara gehituko direla, ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuak ezarritako segurtasun-neurriak implementatuta eukinik.

Emandako datuen zehaztasun eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da emondako datuen egiazkotasun eta zuzenketen erantzule bakarra, ez Berbaro Elkartea. Edozein kasutan, erabiltzaileek erantzuten behar dute erraztutako datuen doitasun, iraunaldi eta egiazkotasunaren aurrean eta behar bezala eguneratuta edukitzeko kopromesua hartu behar dute. Erabiltzaileak izena emateko imprimakia zein harpidetzan informazio guztia eta zuzena ematen duela hitzeman behar du.

Berbaro Elkartea ez da erantzule egiten beste iturri batek edo berak landu ez duen informazioetaz. Beraz ez du bere gain hartuko hauek erabiltzeak sortu ditzaken kalteak. Berbaro Elkarteak bere web orrialdeko informazioa eguneratu, aldatu edota ezabatzeko eskubidea du baita haien bistaratzea mugatzeko edo debekatzeko. Berbaro Elkartea ez da, berak kanpoko iturri baten izenean, emandako informazioaren akats, hutsegite edo omisioak erabiltzaileari sor ditzakioken kalte edo kalte-ordainen arduradun.

Cookiak

Berbaro Elkartea webguneak du cookirik erabiltzen, hauek erabiltzailearen terminalean gordetako informazio fitxategi fisikok dira eta atarian zehar erabiltzailearen nabigazioa errazteko balio dute. Alan eta guzti, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du fitxategi hauen instalazioa galarazi dezan.

Helburuak

Berbaro Elkartearen helburuak erabiltzailearekiko harremanak mantetzea eta kudeatzea dira, baita informazioa ematea.

Adingabeak

Gure zerbitzuak zehazki adingabekoei zuzenduta badijoaz, datu pertsonalak biltzeko garaian Berbaro Elkarteak guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du, baita datuen tratamendu automatizaturako.

Datuen lagapena hirugarren bati

Berbaro Elkarteak ez dizkio lagatuko erabiltzaileen datuak hirugarren bati.

Mezuak igortzeko edo sarrera, zuzenketa, kentzea, muga, eramangarritasun eta oposizio eskubidea gauzatzeko ondorengo helbidea erabili daiteke http://www.berbaro.eus baita posta arrunta erabiliz Berbaro Elkartea, Ref. RGPD,  Laubideta kalea 6C, 48200, Durango, Bizkaia helbidera zuzenduta gutun bat bidali.

Eskubide hauek gauzatzeko beharrezkoa da Berbaro Elkarteari zure nortasun agiriaren edo legezko beste edozein dokumentu baten kopia bat bidaltzea zure nortasuna egiaztatzeko.

Segurtasun neurriak

Berbaro Elkarteak legeak eskatzen dituen datu pertsonalen babes segurtasun mailak hartu ditu eta beraien esku dauden beste baliabide eta neurri tekniko osagarriak instalatzen saiatzen dira Berbaro Elkarteari emandako datu petsonalen galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimen gabeko atzipen edota lapurreta sahiesteko. Bestalde sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan beraiekin zerikusirik ez duten interferentzia, ez-egite, eten, virus informatiko, matxura telefoniko edo deskonexioen ondorioz kalte edo kalte-ordainen suertatuz gero ez da beraien erantzule egiten; ezta teléfono linien edo datuak prozesatzeko zentroen gainkarga edo hutsen erruz sistema elektroniko honen erabileran suertatutako atzerapen edo blokeoetaz; ezta ere beraien kontroletik kanpo hirugarren batzuk legez kanpoko intromisioen ondorioz eragindako kalteez. Hala ere, erabiltzailea kontzientea izan behar da Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

Onarpena eta adostasuna

Erabiltzaileak aitortzen du datu pertsonalen babesari buruzko baldintzetaz informatua izan dela eta Berbaro Elkartearen aldetik haien tratamendu automatizatua onartzen eta baimentzen du idatzi honetan datu pertsonalen polikaren inguruan aipatzen diren helburuetarako. Webgunean emandako zenbait zerbitzuk baldintza bereziak eduki ahal dituzte datu pertsonalen babesari buruzko xedapen bereziak aurreikusita.