Zer egiten dugu

Berbaro Durangoko euskara elkartea da, eta gure helburua Durango euskalduntzea da. Horretarako, bi arlo nagusitan egiten dugu lan: alde batetik gazte arloa daukagu, eta ume, gazte eta familiekin aisialdiaren bitartez euskaraz bizitzeko eta jolasteko esparruak sortzen ditugu; eta beste alde batetik, euskara zerbitzuen arloa dugu, Durangoko Udalean eta Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoan gabiltza lanean, instituzio publiko hauetan euskara planak egin, gauzatu eta ahal dugun neurrian berauek euskalduntzeko.

Horrez gain, Durangon euskarak gune berriak bereganatu ditzan, hainbat proiektu sortu ditugu urteetan: Eraz eta Anboto astekariak eta Plateruena kafe antzokia dira esanguratsuenak. Etorkizunean Durango euskaraz bizi dadin sortu beharko diren proiektuak pentsatzea eta garatzea da gure beste lanetako bat.