Hasi da ezohiko Azoka, eta Saguganbara ere bertan DA! (egitaraua barruan)
Ikasle Egunarekin hasi da 55. Durangoko Azoka. Hainbat tailer egingo dituzte ikasleek, online, eta jardun hori #IkasleGoizaDA traolaren bidez jarraituko ahalko da….
Haur Literatura Aretoak Durangaldeko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ikasten duten ume eta gazteen artean irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri. Adin bakoitzean, formatu ezberdinetan, erakusketa girotua, ipuin antzeztuak, antzerkiak, liburu erraldoia eta idazketa eta sorkuntza tailerra bezalako ekintzak eskaintzen ditugu ikasleen mailara egokituz, beraien interesguneetatik irakurketara hurbiltzeko.
Honen guztiaren osagarri, urteko lan berriak eta aurreko urteko lan gomendagarriak biltzen dituen irakurgida bat argitaratzen dugu; liburuak hautatzerako orduan, irakasle, ikasle zein familientzat tresna erabilgarria izaten da irakurgida hori.
Ikasle Egunarekin hasi da 55. Durangoko Azoka. Hainbat tailer egingo dituzte ikasleek, online, eta jardun hori #IkasleGoizaDA traolaren bidez jarraituko ahalko da….
Egunotan ekin dio ibilbideari Haur Literatura Aretoak, Durangon, osasun eta babes neurri guztiak hartuta, eta ondo-bidean Zaldibar, Zornotza eta Berriztik igaroko da…