Ikasle Egunarekin hasi da 55. Durangoko Azoka. Hainbat tailer egingo dituzte ikasleek, online, eta jardun hori #IkasleGoizaDA traolaren bidez jarraituko ahalko da.

Azoka egunetan, 10:30etik 11:30era izango dira Saguganbarako aurkezpenak.  Egunero hiru aurkezpen, antzerki, ipuin-kontaketa edo kontzertu egongo dira.

Bertatik bertara edukiera mugatu batekin ikusteko aukera egongo da, eta etxetik edonork streaming bidez ere ikusi ahalko ditu. Hauexek dira Saguganbararako lotu ditugun aurkezpenak:

Durangoko Azokaren informazio guztia www.durangokoazoka.eus webgunean duzue ikusgai.