Hiru laguneko talde bat egin eta pike sanorako tarte bat hartzeko prest? Abenduaren 12an, 18:00etan, Hirukoa Gala lehiaketaren bigarren edizioa izango dugu Plateruenan. Aurten ere hirukoteek irudimena, memoria eta azkartasuna baliatu beharko dituzte lehiaketako galderei erantzuteko.

Parte hartzeko izena ematea erraz-erraza da: formulario hau bete behar duzue, eta horretarako azken eguna abenduaren 10a izango da.

Iazko lehiaketako kronika duzue hemen, sortu zen giroa ikusteko.