Hasi da Haur Literatura Aretoa
Egunotan ekin dio ibilbideari Haur Literatura Aretoak, Durangon, osasun eta babes neurri guztiak hartuta, eta ondo-bidean Zaldibar, Zornotza eta Berriztik igaroko da…
Haur Literatura Aretoak Durangaldeko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ikasten duten ume eta gazteen artean irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri. Adin bakoitzean, formatu ezberdinetan, erakusketa girotua, ipuin antzeztuak, antzerkiak, liburu erraldoia eta idazketa eta sorkuntza tailerra bezalako ekintzak eskaintzen ditugu ikasleen mailara egokituz, beraien interesguneetatik irakurketara hurbiltzeko.
Honen guztiaren osagarri, urteko lan berriak eta aurreko urteko lan gomendagarriak biltzen dituen irakurgida bat argitaratzen dugu; liburuak hautatzerako orduan, irakasle, ikasle zein familientzat tresna erabilgarria izaten da irakurgida hori.
Egunotan ekin dio ibilbideari Haur Literatura Aretoak, Durangon, osasun eta babes neurri guztiak hartuta, eta ondo-bidean Zaldibar, Zornotza eta Berriztik igaroko da…
2019an Berbarok 30 urte bete ditu, baita Haur Literatur Aretoak ere. Udazkenarekin batera Durangaldeko ume eta gazteak euskal literaturan murgildu dira beste…