Haur Literatur Aretoa

Haur Literatura Aretoak Durangaldeko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ikasten duten ume eta gazteen artean irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri. Adin bakoitzean, formatu ezberdinetan, erakusketa girotua, ipuin antzeztuak, antzerkiak, liburu erraldoia eta idazketa eta sorkuntza tailerra bezalako ekintzak eskaintzen ditugu ikasleen mailara egokituz, beraien interesguneetatik irakurketara hurbiltzeko.

Honen guztiaren osagarri, urteko lan berriak eta aurreko urteko lan gomendagarriak biltzen dituen irakurgida bat argitaratzen dugu; liburuak hautatzerako orduan, irakasle, ikasle zein familientzat tresna erabilgarria izaten da irakurgida hori.

Erlazionatutako albisteak

BerriakHAUR LITERATURA ARETOA

Durangaldeko umeak eta gaztetxoak hasi dira literaturaz gozatzen!

15 azaroa, 2017 0 Comments

Hasi da aurtengo Haur Literatura Aretoa. Azaroaren 2tik abenduaren 1era bitartean, Zornotzan, Zaldibarren, Elorrion eta Durangon ibiliko gara irakurzaletasuna lantzen. Horretarako, hainbat…

BerriakHAUR LITERATURA ARETOA

Amaitu da 2016ko Haur Literatur Aretoa

21 abendua, 2016 0 Comments

Hilabete eta erdiren ostean, atzo amaitu zen Haur Literatur Aretoa. Aurten, Zornotzan, Berrizen, Elorrion, Zaldibarren eta Durangon ibili gara irakurzaletasuna lantzen, liburuekin…