Hasi da Haur Literatura Aretoa
Egunotan ekin dio ibilbideari Haur Literatura Aretoak, Durangon, osasun eta babes neurri guztiak hartuta, eta ondo-bidean Zaldibar, Zornotza eta Berriztik igaroko da datozen asteetan. Helburu bakar baina sendoarekin, Durangaldeko ikastetxeetako ume eta gaztetxoek, irakurzaletasunaren eta euskarazko kulturaren bitartez, gozatu eta disfrutatu dezaten.
6 eta 12 urte bitarteko 4.000 ikasle inguruk hartuko dute parte aurtengo HLAn. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako (EHGL) argitapenak ezagutzeaz gain, hainbat kultura diziplinatako sortzaileekin egon eta proiekturako beren-beregi sortutako lanak ezagutzeko aukera izango dute; besteak beste, Saroa Bikandi ipuin kontalaria, Traperuen Oholtza Kolektiboa antzerki taldea, eta Peru Magdalena idazle eta sortzailearen eskutik.
Arnasa falta dugun honetan, kultura arnasgune segurua delako.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest