Zaldibarko ikastetxean izango dira lehenengo saioak, gero Zornotzan, Durangon, eta azkenik, Elorrion. Lehen Hezkuntzako ikasleek aurtengo literatura argitalpenak izango dituzte eskura. Gainera, hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute: antzerkia, ipuin kontaketa, ihes-gela literarioa, erakusketa girotua, etab. Irakurzaletasuna sustatu eta umeak euskal literaturara gerturatzea da azken finean egitasmo eder honen helburua.

Hemen Zaldibarko lehen eguneko argazki batzuk: