Haur Literatur Aretoa

Haur Literatura Aretoak Durangaldeko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ikasten duten ume eta gazteen artean irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri. Adin bakoitzean, formatu ezberdinetan, erakusketa girotua, ipuin antzeztuak, antzerkiak, liburu erraldoia eta idazketa eta sorkuntza tailerra bezalako ekintzak eskaintzen ditugu ikasleen mailara egokituz, beraien interesguneetatik irakurketara hurbiltzeko.

Honen guztiaren osagarri, urteko lan berriak eta aurreko urteko lan gomendagarriak biltzen dituen irakurgida bat argitaratzen dugu; liburuak hautatzerako orduan, irakasle, ikasle zein familientzat tresna erabilgarria izaten da irakurgida hori.

Erlazionatutako albisteak

BerriakHAUR LITERATURA ARETOA

2013ko Haur Literatura Aretoaren hasiera!

19 azaroa, 2013 0 Comments

Atzo, azaroaren 18an, hasiera eman genion aurtengo Haur Literatura Aretoa proiektuari. Abenduaren 19ra bitartean bueltaka ibiliko gara Zornotza, Elorrio, Zaldibar, Saguganbara (Durangoko…

HAUR LITERATURA ARETOA

2013

26 martxoa, 2013 0 Comments

24. Haur Literatura Aretoa (2013): 24.HLA antolatuko dugu aurten durangaldeko ikastetxeekin eta proiektua dagoeneko prest dugu. Eta ekintza bakoitzaren informazioa ere hemen…