Euskara zerbitzuak

Berbaro Elkarteko langileok Durangoko Udaleko eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskara zerbitzuetan dihardugu lanean. Bi erakunde horietako Plan Estrategikoa –herrira begirakoa- eta Erabilera Plana –administrazio barrukoa- diseinatzea eta kudeatzea dira gure ardura nagusiak.

Plan Estrategikoari dagokionez, hainbat egitasmo garatzen ditugu ondorengo esparruak ardatz hartuta: familia bidezko transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze eta alfabetatzea, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, kulturgintza, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta sentsibilizazioa eta motibazioa.

Erabilera Planari dagokionez, berriz, honako ekintza hauek egiten ditugu: dinamizatu, langileak motibatu eta trebatu euskaraz lan egiteko, udalaren paisaia linguistikoa euskaldundu eta euskaraz lan egiteko baliabideak eta tresnak eskaini.

Erlazionatutako albisteak

Gehiago irakurri
BerriakEuskalgintzaEuskara zerbitzuak

Euskaraldiaren orainaz eta geroaz hausnartu dugu Udaltopen

23 maiatza, 2018

Aurreko astean Udaltop jardunaldietako hamargarren edizioa ospatu zen Lasarte-Orian, Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean. 270 pertsona batu…

Gehiago irakurri
BerriakEuskalgintzaEuskara zerbitzuak

Euskaraldiaren berri emateko bideoa kaleratu du Amankomunazgoak

8 maiatza, 2018

Durangaldeko hainbat herritan hasi gara Euskaraldiaren inguruko lanketa egiten. Durangon ere bai: azaroaren 23tik abenduaren 3ra 11 egun euskaraz bizitzeko ariketa planteatu…