Euskara zerbitzuak

Berbaro Elkarteko langileok Durangoko Udaleko eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskara zerbitzuetan dihardugu lanean. Bi erakunde horietako Plan Estrategikoa –herrira begirakoa- eta Erabilera Plana –administrazio barrukoa- diseinatzea eta kudeatzea dira gure ardura nagusiak.

Plan Estrategikoari dagokionez, hainbat egitasmo garatzen ditugu ondorengo esparruak ardatz hartuta: familia bidezko transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze eta alfabetatzea, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, kulturgintza, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta sentsibilizazioa eta motibazioa.

Erabilera Planari dagokionez, berriz, honako ekintza hauek egiten ditugu: dinamizatu, langileak motibatu eta trebatu euskaraz lan egiteko, udalaren paisaia linguistikoa euskaldundu eta euskaraz lan egiteko baliabideak eta tresnak eskaini.

Erlazionatutako albisteak

Gehiago irakurri
BerriakEuskalgintzaEuskara zerbitzuak

Abian da Durangoko Udaleko Euskara Kontseilua

11 apirila, 2018

Durangoko udalak abian jarri du Euskara Kontseilua eta apirilaren 18an egingo da lehenengo lan-batzarra. Berbarok parte hartzeko konpromisoa hartu du eta bertan…

BerriakEuskalgintzaEuskara zerbitzuak

Zenbat egiten dugu euskaraz Durangon?

12 abendua, 2017

Durangon euskaraz zenbat egiten dugun jakin gura baduzu, etor zaitez abenduaren 13an, iluntzeko 19:00etan, Plateruena Kafe Antzokira! Bertan, Asier Basurtok (Soziolinguistika Klusterra)…