Lan-eskaintza: euskara teknikaria
Administrazioan euskara teknikari aritzeko lankide bila gabiltza. Bidali curriculuma eta motibazio-gutuna honako helbide honetara: berbaro@www.berbaro.eus. Hautagaitza aurkezteko azken eguna uztailaren 7a da.
Berbaro Elkarteko langileok Durangoko Udaleko eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskara zerbitzuetan dihardugu lanean. Bi erakunde horietako Plan Estrategikoa –herrira begirakoa- eta Erabilera Plana –administrazio barrukoa- diseinatzea eta kudeatzea dira gure ardura nagusiak.
Plan Estrategikoari dagokionez, hainbat egitasmo garatzen ditugu ondorengo esparruak ardatz hartuta: familia bidezko transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze eta alfabetatzea, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, kulturgintza, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta sentsibilizazioa eta motibazioa.
Erabilera Planari dagokionez, berriz, honako ekintza hauek egiten ditugu: dinamizatu, langileak motibatu eta trebatu euskaraz lan egiteko, udalaren paisaia linguistikoa euskaldundu eta euskaraz lan egiteko baliabideak eta tresnak eskaini.