Elkartea

Berbaro elkartea 1989an sortu zen Durangon hainbat euskaltzalek Durango euskaldunago baten alde lan egin gura zutelako. Harrezkero, 30 urteak atzean utzita lanean dihardugu euskararen eta euskal kulturaren transmisioaren alde.

Bazkidez osatutako elkartea da gurea eta elkarlanean sinisten dugu. Horregatik, herritarrekin eta bestelako erakundeekin batera lan egiteko konpromisoa daukagu.

Erlazionatutako albisteak

25. urteurrenaBerriak

Ezin da eskatu gehiago…

27 maiatza, 2014 0 Comments

Sortzaileei, bazkideei, hezitzaileei, ume zein gazteei, euskaltzaleei, laguntzaileei, zuzendaritzako kideei, lankideei, Anboto eta Plateruenako taldekideei, GUKAtarrei, mahaikideei, abeslariei, antzezleei, musikariei, Bulli, trikitilariei, poteo zaleei, gautxoriei, herrikideei, lagunei.

25. urteurrenaBerriak

20tik gora urte “eraz”

22 maiatza, 2014 0 Comments

Ganoraz, patxadaz, eraz,… Durangaldeko Herri Komunikabideak jaio zanetik euskara hutsezko komunikazino proiektua gozau dogu eta eskuartean darabilgu. 1993ko apirilaren 23an jaio zan…

25. urteurrenaBerriak

Izenak berak arreta piztu zidan: BERBARO

20 maiatza, 2014 0 Comments

Urte asko dira, ez dakit zenbat ere, Berbaro deitzen zen egitasmo baten berri jakin nuenetik. Telefono dei bat jaso nuen, ilusioz betetako…