2017an 28 urte egingo ditugu, bai. Baina lehengo lepotik burua, edo lehengo lokalean lekua. Atzo pozez jakinarazi genuen lokal berria jarri zigula  Durangoko Udalak Ibaizabal auzunean. Bada, ez daukagu lokal berririk. Asmo berri asko ditugu, baina lokala, betikoa. Lekuz estu gabiltza beti eta lokal berri batekin egin genuen atzo amets, bada ametsak betetzen direla uste duenik… gu ere horretan gabiltza.

Berbaroren egoitza ezagutzen ez duzuenontzat hauxe da:

lokala-betikoa500

Hemen egiten dugu lan 5 langilek eta egunez egun gurera batzen diren bazkideak, hezitzaileak, lagunak, bisitariak… hemen jasotzen ditugu. Elkartea hazi egin da eta gure jarduna ere zabaldu den neurrian espazio zabalago baten beharrean gaude.

Momentuz, Pinondoko lehenengo solairuan jarraituko dugu ametsa bete arte.