Itzartuko azken festa!
Maiatzaren 11n Itzartuko azken festa egingo dugu Durangoko gaztetxean, arratsaldeko 19:00etatik 23:00ak arte! Bertan, musika, dantza, jatekoa, jolasak eta…sorpresa asko egongo dira….
Itzartun, 10-14 urte bitarteko gazteentzako balore hezitzaileetan oinarritutako aisialdi eskaintzen dugu. Taldean hezitzaileak modu “boluntarioan” parte hartzen dugu.
Irailetik maiatzera hilean behin ekintza bat burutzen dugu. Egitasmo honen ardatzak euskara, euskal kultura, eta euskal komunitatea ezagutzea eta indartzea dira. Aisialdian euskaraz gozatzeko aukerak sortu eta euskal komunitate linguistikoa indartu nahi dugu, horretarako aisialdi aktiboa eta kulturala sustatzen dugu.

Maiatzaren 11n Itzartuko azken festa egingo dugu Durangoko gaztetxean, arratsaldeko 19:00etatik 23:00ak arte! Bertan, musika, dantza, jatekoa, jolasak eta…sorpresa asko egongo dira….
Apirilaren 21etik 22ra Ozaetan (Araba) izan ginen Izartuko gazteekin, eta hemen dituzue asteburu horretako argazkiak:
Apirilaren 21etik 22ra Ozaetara (Araba) joango gara 10-14 urte bitarteko gazteekin batera. Irteera apirilaren 21ean izango da, 15:00etan, eta buelta hurrengo egunean,…