Itzartu martxan da!
2015ean hasitako bidearekin jarraitzeko, berriro helduko diegu Itzartu gazte taldeko ekintzei. Hala, 10 urtetik gorako nerabeek aisialdi euskaldunaz gozatzeko aukera izango dugu….
Itzartun, 10-14 urte bitarteko gazteentzako balore hezitzaileetan oinarritutako aisialdi eskaintzen dugu. Taldean hezitzaileak modu “boluntarioan” parte hartzen dugu.
Irailetik maiatzera hilean behin ekintza bat burutzen dugu. Egitasmo honen ardatzak euskara, euskal kultura, eta euskal komunitatea ezagutzea eta indartzea dira. Aisialdian euskaraz gozatzeko aukerak sortu eta euskal komunitate linguistikoa indartu nahi dugu, horretarako aisialdi aktiboa eta kulturala sustatzen dugu.

2015ean hasitako bidearekin jarraitzeko, berriro helduko diegu Itzartu gazte taldeko ekintzei. Hala, 10 urtetik gorako nerabeek aisialdi euskaldunaz gozatzeko aukera izango dugu….