Itzartuko hezitzaileok formakuntza saioa egin genuen
Itzartu gazte aisialdiko taldeko hezitzaileok gure funtzio eta rolei buruz hausnartzeko batu ginen. Hezitzaile batek bete behar dituen funtzioen ideia jausi bat…
Itzartun, 10-14 urte bitarteko gazteentzako balore hezitzaileetan oinarritutako aisialdi eskaintzen dugu. Taldean hezitzaileak modu “boluntarioan” parte hartzen dugu.
Irailetik maiatzera hilean behin ekintza bat burutzen dugu. Egitasmo honen ardatzak euskara, euskal kultura, eta euskal komunitatea ezagutzea eta indartzea dira. Aisialdian euskaraz gozatzeko aukerak sortu eta euskal komunitate linguistikoa indartu nahi dugu, horretarako aisialdi aktiboa eta kulturala sustatzen dugu.

Itzartu gazte aisialdiko taldeko hezitzaileok gure funtzio eta rolei buruz hausnartzeko batu ginen. Hezitzaile batek bete behar dituen funtzioen ideia jausi bat…
Itzartu Gazte Taldeak prest dauka dagoeneko datozen hiruhilabeteetarako agenda. Proposamenen artean lehena Zine Emanaldia izango da, Plateruenan. Hitzordua, berriz, datorren urtarrilaren 27an,…
Maiatzaren 11n Itzartuko azken festa egin genuen Durangoko gaztetxean. Gazteekin dantzan, kantuan, jolasean… ibili ginen, eta hemen dituzue asteburu horretako argazkiak: