Udalekuak

Udalekua haur eta gaztetxoen aisialdiko jolaserako espazio bat da; jolasa tresna moduan erabiliz, haurrei askatasunean pentsatzeko, sortzeko edota adierazteko aukera ematen dien gunea.

Udaleku ibiltari, finko eta irekiak antolatzen ditugu, 3-17 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Gure udalekuez gain, Durangaldeko hainbat herritako udalekuak ere kudeatzen ditugu.

 

Erlazionatutako albisteak

BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK

Udan Olgetanek lehen astea egin du

28 ekaina, 2019

Udan Olgetan udalekuak lehen astea bete du, baita pozez bete ere! Hainbat ekintza egin dituzte lehen egunotan, eta hemen dituzue argazki batzuk…

BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK

Udalekuak hastear daude

21 ekaina, 2019

Aurtengo udalekuak ate-joka ditugu, eta gure hezitzaile taldeak jo ta su ari dira lanean dena prest uzteko. Bagabiltza guraso bilerak eta bestelakoak…

BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK

Udalekuetan izena emateko ez-ohiko epea zabalduko dugu martxoaren 20an

15 martxoa, 2019

Udalekuetan izena emateko lehenengo epealdia pasa da, eta hainbat udalekutan plazak ditugu oraindik. Horregatik, izena emateko ez-ohiko epea zabalduko dugu martxoaren 20tik…