Koronabirusak eragindako osasun larrialdia dela eta, 2020ko udan egitea aurreikusten genituen udaleku guztiak bertan behera uztea erabaki dugu: Udan Olgetan, Lizarra, Uitzi, Ibiltari txikia eta Ibiltari handia. Arduraz eta penaz hartutako erabakia da hau; hasieratik argi geneukan hezitzaile, ume eta gazteen osasuna zegoela guztiaren gainetik, eta hala jokatu dugu.

Dena dela, ez dugu etsi, eta nahiz eta orain arte buruan geneukan udaleku formatua ezingo dugun egin, beste aukera eta alternatiba batzuk aztertzen gabiltza, udan ume eta gazteei euskarazko aisialdi eskaitza bat egiteko Durangon, beti ere osasun larrialdi egoerak uzten digun baldintzetan. Beraz, adi egon, posible delako udarako beste eskaintzaren bat kaleratzea hurrengo asteetan.

Beste barik, eskerrik asko beste urte batez Berbaro Elkartearegan konfidantza osoa ipini duzuen familiei. Laster ikusiko dugu elkar berriro ere!