Udarako antolatuta genituen udalekuak bertan behera utzi behar izan genituen koronabirusak sortutako osasun-larrialdiagatik. Momentuan indarrean dauden irizpide eta osasun gomendio guztiak jarraituz hemen aurkezten dizuegun alternatiba dakargu, ume eta gaztetxoek udan euskarazko udaleku hezitzaileak edukitzeko aukera izan dezaten.

Hona hemen udaleku berri hauen informazio guztia:

OHARRA:  Informazioan ipintzen duen moduan, Pinondo Etxea itxita dagoenez izen-ematea Durangoko AEK euskaltegian izango da (Santanoste kalea 4). Hemen google mapsen: https://goo.gl/maps/cvFakNKXau5N1U7n7

Momentuz bulegoa ez daukagu arretarako zabalik. Edozein zalantzan baldin baduzue, webguneko kontaktu formulariotik idatzi edo deitu 946201918 (Berbaro orokorra) edo 946202540 (Haur eta gazte arloa) zenbakietara.