Udalekuak

Udalekua haur eta gaztetxoen aisialdiko jolaserako espazio bat da; jolasa tresna moduan erabiliz, haurrei askatasunean pentsatzeko, sortzeko edota adierazteko aukera ematen dien gunea.

Udaleku ibiltari, finko eta irekiak antolatzen ditugu, 3-17 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Gure udalekuez gain, Durangaldeko hainbat herritako udalekuak ere kudeatzen ditugu.

 

Erlazionatutako albisteak

BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK

Beizamarrak ondo baino hobeto dabiltza!

15 uztaila, 2016 0 Comments

Beizamatik begira zer nolako argazkiak bidali dizkiguten! Lagun berriak egin uda ahaztezin baten hasiera baino ez da hau! 22ra arte badugu oraindik…

BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK

Ibiltari handitik gorantziak denontzat!

15 uztaila, 2016 0 Comments

Konektatzen, konektatzen… azkenean heldu zaizkigu Ibiltari handikoen argazkiak. Eguraldia eskasetik hobera doa, ez dago kexarik! Uretatik lurrera, belarretatik asfaltora, ortozik edo zapatilak…

BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK

Mendigorria, datorren urtera arte!

14 uztaila, 2016 0 Comments

12 egun ahaztezin Mendigorrian. Hezitzaile talde zoragarria gazte talde ezinhobe batekin. Udak aurrera darrai, baina Mendigorriakoa ez dugu lehengoan ahaztuko! Eskerrik asko…