Badatoz udalekuak! Kalean da Berbaroren udako eskaintza! Aurten, izen-ematea online egitea lehenetsiko dugu, web orrialde honen bitartez.

Hemen deskargatu dezakezue udalekuen informazioarekin egin dugun triptikoa, bertan dago informazioa guztia:

Eskuorria – Udalekuak 2021

Laburpen modura, hona hemen eskaintzen duguna:

UDAN OLGETAN: Lehen txanda ekainaren 21etik uztailaren 9ra, eta bigarren txanda uztaileran 12tik 23ra. Ordutegia 9:00etatik 13:30era egunero, eta 16:00ak arteko irteera astean behin. Iaz bezala, txanda baten edo bestean apuntatu ahal izango da (edo bietan), baina ez asteka. 4 urtetik 10 urtera bitarteko umeentzat.

UDALEKU FINKOAK:

ALBEIZ I: Ekainaren 29tik uztailaren 8ra, LH3 eta LH4 mailako gaztetxoentzat.

ALBEIZ II: Uztailaren 8tik 19ra, LH5 eta LH6 mailako gaztetxoentzat.

UDALEKU IBILTARIAK:

IBILTARI TXIKIA: Durangon hasi eta Lea-Artibain barna, uztailaren 9tik uztailaren 15era. DBH1en eta DBH2n dauden gazteentzat.

IBILTARI HANDIA: Durangon hasi eta Lea-Artibain barna, uztailaren 16tik uztailaren 22ra. DBH3an, DBH4an eta 1. Batxilergoan dauden gazteentzat.

Esan bezala, informazio guztia goian deskargatu daitekeen triptikoan dago (izen-emateko epeak, prezioak, informazio gehigarria…). Dena dela, edozein zalantza baduzue, deitu lasai Berbarora.

Laster arte!!