Itzartu

Itzartun, 10-14 urte bitarteko gazteentzako balore hezitzaileetan oinarritutako aisialdi eskaintzen dugu. Taldean hezitzaileak modu “boluntarioan” parte hartzen dugu.

Irailetik maiatzera hilean behin ekintza bat burutzen dugu. Egitasmo honen ardatzak euskara, euskal kultura, eta euskal komunitatea ezagutzea eta indartzea dira. Aisialdian euskaraz gozatzeko aukerak sortu eta euskal komunitate linguistikoa indartu nahi dugu, horretarako aisialdi aktiboa eta kulturala sustatzen dugu.

 

Erlazionatutako albisteak

Gehiago irakurri
AISIALDIABerriakITZARTU

Sushia prestatzen ikasiko dute gazteek asteburu honetan

8 martxoa, 2021

Zapatu honetarako aisialdiko ekintza bat antolatu dugu, sukaldaritza tailerra! Oraingo honetan, gazteek sushia prestatzen ikasiko dute. Horretarako, arroza, barazkiak, alga edota arraina…

Gehiago irakurri
AISIALDIABerriakITZARTU

Itzartu Gazte Taldea bueltan da!

22 abendua, 2020

Hilabeteko etenaldi baten ostean, ekintza berri batekin gatoz! Abenduaren 28rako eskulanak antolatu ditugu, 11:00etatik 13:30etara, gabonetako oporraldian goiz eder bat igarotzeko asmoz….

Gehiago irakurri
AISIALDIABerriakITZARTU

Gaba Baltza bertan behera uztea erabaki dute Itzartuko hezitzaileek

26 urria, 2020

Azken asteotan, Covid-19ak eragindako osasun larrialdiak okerrera egin duela ikusita, urriaren 31n Gaba Baltza ez ospatzeko hautua egin dute hezitzaileek. Honako erabakia…