Hilabeteko etenaldi baten ostean, ekintza berri batekin gatoz! Abenduaren 28rako eskulanak antolatu ditugu, 11:00etatik 13:30etara, gabonetako oporraldian goiz eder bat igarotzeko asmoz. Alde batetik, muxukuentzako lepokoak egingo ditugu, koloretako bolatxoekin. Bestetik, etxetik ekarritako kamiseta edo jertse bat kustomizatuko dugu, stencil plantillak eta oihaletarako sprayak erabilita. Jarduera Berbaro Elkartearen bulego berrian (Laubideta kalea, 6C) izango da, hurrengo estekan ikusi dezakezue nola iritsi: https://www.youtube.com/watch?v=hK2UCYV7cIg&ab_channel=berbaroelkartea

Ekintza honetan apuntatu ahal izateko, lehenbizi, Itzartu 2020-2021 egitasmoan eman behar duzu izena. Horretarako, Berbaroko bulegora etorri behar duzue, gaztearen datu fitxa betetzera. Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00-13:30 / 15:30-18:30.

Izena emateko azken eguna: abenduaren 24a. Plazak (30 gazte) hurrenkeraren arabera banatuko dira, beraz, azkar ibili!