Udan Olgetan egonaldien lehen hamabostaldia barikuan amaitu zen. Bi aste horietan denetarik egin dute: elkar ezagutza jolasak, eskulanak, talde jolasak, Basondora eta Eureka museora irteera, igerilekura irteerak eta Durangoko Arte eta Historia museoan ere izan ziren tailer batzutan parte hartzen.

Barikuan, azken eguna zela eta, Olgetan etorri zitzaigun bisitan. Amaitzeko diploma bana eta taldeko argazkia eraman zituzten etxera.

Hemen bi asteetako argazki galeria:

IMG_20230706_100825