BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Lehenengo egunak Garesen.
Lehenengo gaueko parrandatxoaren ostean, lasaiago egin dugu gaur lo. Urduri geunden hasieran; taldean norekin egongo ginen, lo lekua zelakoa izango zen, hezitzaileekin zer nolako harremana sortuko genuen… Baina dagoeneko hartu diogu neurria egoerari.
Aterpetxea eta ingurua zoragarriak dira, eta zer esango dizuegu hemengo klimari buruz… Praka laburrak eta txankletak jantzita daramatzagu hiru egunak.
Argazki bilduma bat osatu dugu, gure berri izan dezazuen eta ez zaitezten asko arduratu. Hemen ez daukagu aspertzeko astirik eta, momentuz, Abadiñora itzultzeko presarik ez dugu.
Disfrutatu ezazue astetxo hau, gu ere horretan gabiltza eta.