Konturatu barik pasatu dira bederatzi egun, eta pena handiz esan beharko diogu agur Albeiz eta Asparrena inguruei.

Udalekuetako lehenengo esperientzia izan da batzuentzat, eta, zer nolako esperientzia! Nekez ahaztuko ditugu hemen bisitakoak.

Azken orduak disfrutatu, eta etxe inguruak garbi eta txukun uztea dagokigu orain, gure atzetik datozenek guk bezainbeste disfrutatu dezaten udalekuan.

Bihar ikusiko gara eta, bihar arte!