Azken egunotan Durangon zerua lainope egon bada ere, eguzkiak gogor jo gaitu Albeiz inguruan, eta gogotsu geunden gaurko eguna iritsi zedin.

Goizeko 09:30ean trena hartu, eta Aguraingo igerilekura etorri gara eguna pasatzera. Hau da gozatua!

Azkar, azkarregi, pasatu zaizkigu gaur arteko egunak, horregatik, geratzen zaizkigunak ere topera bizitzeko hautua hartu dugu.

Hemen, orain arteko esperientzien bilduma txiki bat.

Gozatu astelehena, eta eguenera arte!