Ibiltari handia, benetan handi!
Uztailaren 10ean abiatutako ibiltariak zenbat bizipen eragin dituen dagoeneko. Egunez egun, euriarekin, eguzki beroarekin, aurrera… jolas, kantu eta txantxa. Badago zer ikasi…
Udalekua haur eta gaztetxoen aisialdiko jolaserako espazio bat da; jolasa tresna moduan erabiliz, haurrei askatasunean pentsatzeko, sortzeko edota adierazteko aukera ematen dien gunea.
Udaleku ibiltari, finko eta irekiak antolatzen ditugu, 3-17 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Gure udalekuez gain, Durangaldeko hainbat herritako udalekuak ere kudeatzen ditugu.
Uztailaren 10ean abiatutako ibiltariak zenbat bizipen eragin dituen dagoeneko. Egunez egun, euriarekin, eguzki beroarekin, aurrera… jolas, kantu eta txantxa. Badago zer ikasi…
Beizamatik begira zer nolako argazkiak bidali dizkiguten! Lagun berriak egin uda ahaztezin baten hasiera baino ez da hau! 22ra arte badugu oraindik…
Konektatzen, konektatzen… azkenean heldu zaizkigu Ibiltari handikoen argazkiak. Eguraldia eskasetik hobera doa, ez dago kexarik! Uretatik lurrera, belarretatik asfaltora, ortozik edo zapatilak…