Udarako eskaintza berria dakargu!
Udarako antolatuta genituen udalekuak bertan behera utzi behar izan genituen koronabirusak sortutako osasun-larrialdiagatik. Momentuan indarrean dauden irizpide eta osasun gomendio guztiak jarraituz…
Udalekua haur eta gaztetxoen aisialdiko jolaserako espazio bat da; jolasa tresna moduan erabiliz, haurrei askatasunean pentsatzeko, sortzeko edota adierazteko aukera ematen dien gunea.
Udaleku ibiltari, finko eta irekiak antolatzen ditugu, 3-17 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Gure udalekuez gain, Durangaldeko hainbat herritako udalekuak ere kudeatzen ditugu.

Udarako antolatuta genituen udalekuak bertan behera utzi behar izan genituen koronabirusak sortutako osasun-larrialdiagatik. Momentuan indarrean dauden irizpide eta osasun gomendio guztiak jarraituz…
Koronabirusak eragindako osasun larrialdia dela eta, 2020ko udan egitea aurreikusten genituen udaleku guztiak bertan behera uztea erabaki dugu: Udan Olgetan, Lizarra, Uitzi,…
Udalekuetan izena emateko lehenengo epealdia pasa da, eta Udan Olgetan udalekuan plazak ditugu oraindik. Horregatik, izena emateko ezohiko epea zabalduko dugu martxoaren 23tik…