Martxan da Udaberrian Olgetan 2019!
Joan den astelehenean, hilaren 15ean, eman diogu hasiera aurtongo Udaberrian Olgetan egitasmoari. Lehenengo astea jolasean, kantuan zein eskulanak egiten pasatu dugu eta,…
Udaberrian Olgetan 3-10 urte bitarteko haur eta gazteek aisialdi eskaintza euskaldun, propio eta alternatiboa jasotzeko egitasmoa da.
Erabiltzen dugun metodologia gazteen ezaugarriei eta gaitasunei egokitutakoa da; aktiboa, parte hartzailea eta integrala da, jakin-mina, interesa eta irudimena indartzen dituena. Gure helburu nagusia denbora librean euskaraz ondo pasatzea da.

Joan den astelehenean, hilaren 15ean, eman diogu hasiera aurtongo Udaberrian Olgetan egitasmoari. Lehenengo astea jolasean, kantuan zein eskulanak egiten pasatu dugu eta,…
Eguraldi kaskarrak ez die aurpegirik goibeldu Udaberrian Olgetan egonaldiko ume eta hezitzaileei. Sormen apur bat, giro ona eta bizipoza osagai ezin hobeak…