GUKA!

GUKA 2012an sortu zen, Durangoko euskaltzaleen bilgunea izateko asmoz. Bertan, euskalgintzan dihardugun hainbat eragile batzen gara, Durangon euskalgintzari buruzko hausnarketak egin, dinamikak martxan ipini edo jaietan elkarlanean ekintzak antolatzeko.

Parte-hartzaileen artean, Berbaro Elkartea, Plateruena kafe antzokia, Anboto komunikabideak, Euskal Herrian Euskaraz, AEK eta Ibaizabal ikastola daude, beste hainbat herritarrekin batera.

Erlazionatutako albisteak

BerriakGUKA

Guka! prestatzen

10 urria, 2013

San Fausto jaietarako egun gutxi falta diren honetan, txosnagunea topera dabil txosnak, karpak eta bestelakoekin gelditu gabe. Giroa hasi da apurka-apurka berotzen…

BerriakGUKA

Guka! Euskaraz, lehenengo pertsonan, pluralean

3 urria, 2012

Gu gara. Euskara darabilgunak, euskaraz bizi gura dugunak, harremanak euskaraz egin gura ditugun pertsonak. Ez gara siglak, ez gara egiturak, ez gara…