GUKA!

GUKA 2012an sortu zen, Durangoko euskaltzaleen bilgunea izateko asmoz. Bertan, euskalgintzan dihardugun hainbat eragile batzen gara, Durangon euskalgintzari buruzko hausnarketak egin, dinamikak martxan ipini edo jaietan elkarlanean ekintzak antolatzeko.

Parte-hartzaileen artean, Berbaro Elkartea, Plateruena kafe antzokia, Anboto komunikabideak, Euskal Herrian Euskaraz, AEK eta Ibaizabal ikastola daude, beste hainbat herritarrekin batera.

Erlazionatutako albisteak

Gehiago irakurri
BerriakEuskalgintzaGUKA

GUKAk Durangoko euskalgintzaren inguruko gogoeta antolatu du ekainaren 8rako

5 ekaina, 2019 0 Comments

‘Euskararen aldeko indarrak biderkatuz’ titulua izango du zapatu honetan Pinondon egingo den saioak. GUKA euskaltzaleen bilgunetik Durangoko euskaltzale guztiak gonbidatu gura ditugu,…

Gehiago irakurri
BerriakEuskalgintzaGUKA

Urte osoko jarrera jaietara zabalduko dugu aurten ere

6 urria, 2017 0 Comments

Aurtengo sanfaustoetan ere kalera irtengo gara GUKA osatzen dugun lagunok. Durangoko euskaltzaleon karpa Kurutziagako iturri ondoan egongo da. Aurten, txapez gain, zapiak…