Hainbat egunetan bero errea egin arren, egoera Durangoko leku fresko berrietara joateko baliatu dute. Horrela, aurreko asteko egun batean Tabirako errekan ibili ziren: bainatu, lekua ezagutu eta karramarroren bat edo beste ere hartu zuten.

Horrez gain, igerilekura eta Elorrioko Belazera ere joan ziren. Belazen baserriko bizitza ezagutu zuten, baita jogurra egin ere! Gainera, bestelako joko-jolasetan ere aritu ziren.

Aste honetan gehiago.