BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Uitzi-Harrihandiko gazteek Leitzara irteera egin dute
Aurtengo udalekuetako nobedadeetako bat Uitzi-Harrihandiko gazteek Leitzara egindako irteeratxoa izan da. Bi egunez egon dira Leitzan, eta Uitziko udalekuko ohiko dinamika aldatu dute bertan. Leitzara joan etorri ederra egin dute, han herria ezagutzeko jokoak egin dituzte eta, azkenean, Leitzako frontoian pasatu dute gaua.
Gaur udalekuaren zortzigarrren eguna da, eta, beraz, udalekua azken herenean murgildu da.













