Etxera pozik bueltatu dira Neguan Olgetan egitasmoan parte hartu duten umeak. Aurten, inoiz baino familia gehiagok eman dute izena, eta horri esker, hiru eguneko egonaldia eskaini ahal izan dugu. Protagonista nagusia jolasa izan da. Saltoka, korrika, altxorraren bila, ezkutaketan eta lasterka aritu dira goizetan. Eskulanak egiteko tartea ere hartu dute. Txikienek buruhandiak egin zituzten kartoizko kutxekin. Zazpi urtetik gorako umeek berriz, katiluak margotu eta bertan kaktus bat landatu zuten, ederra benetan. Hurrengo urten ere hemen itxarongo zaituztegu, besoak zabalik eta zuekin jolasteko gogoz!