Urte berrriarekin batera Itzartuko proposamen berri batekin gatoz!

Urtarrilaren 23an, igandea, Institutuan zinema saio bat izango dugu! Aurreko ekintzetan bezala 2008 eta 2011 urte bitarteetan jaiotako gazteentzat bideratua egongo da.

Apuntatu ahal izateko, aurretik izen emate fitxa beteta dutenek mezu hau erantzutearekin nahikoa izango da (gaztearen izen-abizenak jarri eta badatorrela esan); aldiz, fitxa bete ez dutenek Berbaroren bulegora hurbildu beharko dira (Laubideta 6c) eta fitxa bete.

ZINEMA (Insitutuan):

NOIZ?: Urtarrilak 23.

ZEIN ORDUTAN?: 16:00 – 18:30 (Institutuko atzeko atean geratuko gara, trenbide aurrean, eta bukatzerakoan bertatik irtengo gara).

NON?: Institutuan.