Bagatoz otsaileko ekintzarekin!

Otsailaren 20an, igandea, Kurutziaga Ikastolako frontoian ginkana egingo dugu! Aurreko ekintzetan bezala 2008 eta 2011 urte bitarteetan jaiotako gazteentzat bideratua egongo da.

Apuntatu ahal izateko, aurretik izen emate fitxa beteta dutenek mezu hau erantzutearekin nahikoa izango da (gaztearen izen-abizenak jarri eta badatorrela esan); aldiz, fitxa bete ez dutenek Berbaroren bulegora hurbildu beharko dira (Laubideta 6A) eta fitxa bete.

GINKANA (Kurutziaga Ikastolan):

NOIZ?: Otsailak 20.

ZEIN ORDUTAN?: 16:30 – 19:30 (Kurutziaga Ikastolako ate printzipalean geratuko gara)

NON?: Kurutziaga Ikastolan.