Urterko ohiturari jarraituz, Urteko azken Bertso Saioa egin genuen abenduaren 30ean, urteari agurra emateko.

Hasierako karteleko protagonisten erdia baino gehiago aldatu bazen ere, puntako bertsolariak izan genituen gurekin: Igor Elortza, Oihana Bartra, Julio Soto, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile lanetan Ainhoa Urien izan genuen.

Aurtengoan San Agustinen egin dugu saioa, espero dugu hurrengoa Plateruenan egitea, urtero egin izandugun moduan.

Ondo hasi urte berria!