Atzo, ekainaren 22an, 2026ko udalekuak hasi ziren, Udan Olgetanen hasierarekin.

Taldeak egin, elkar ezagutu, eta, nola ez, txorroetan freskatzeko aukera ere izan zuten. Hasierako urduritasuna gaindituta, ederto baten ibili ziren.

Gaur, bero itzel honekin, Tabirako igerilekuaz gozatu ahal izango dute.

Aurten ere Olgetanekin ederto baten ibiliko dira Durangoko txikiak.