BerriakElkarteaEuskalgintza
Durango euskalduna eta inklusiboa irudikatzen
Barikuan Durangono Auzo Elkarrizketa egin genuen. 30 lagunetik gora elkartu ginen, hizkuntza aniztasunaz eta euskaraz hitz egiteko. Baita elkar ezagutu eta harremantzeko ere. Oso aberasgarria izan zen guztia, eta etorkizuneko Durango euskaldun eta inklusiboa irudikatzeko balio izan zuen.
Taupak, Berbarok eta Durangoko Udalak sustatu dugu proiektua. Eta ondorioen txosten bat osatuko dugu.
Nabarmena da interes handia pizten duela jorratutako gaiak, hizkuntza aniztasunak eta euskarak, alegia. Aurrerantzean ere mota honetako proiektuak sustatzen jarraituko dugu.








