Berbarok, Taupak eta Durangoko Udalak egitasmo berri bat jarri dugu martxan, Auzoko Elkarrizketak izeneko proiektua.

Auzoko Elkarrizketa(k) oinarrian hizkuntza aniztasunaren inguruko gizarte elkarrizketa bat du. Hau da, herri bateko herriko norbanako, eta eragileak herriko hizkuntza aniztasunaren inguruan hausnartzen, ikuspuntuak partekatzen, eta etorkizunerako gakoak lantzen jartzea da helburua.

2 orduko saioa izango da, ekainaren 5ean, Kurutzesantu Museoan. Hausnartzea, errealitate linguistiko diferenteak ezagutzea eta ikuspuntuak partekatzea da asmoa.

Izen ematea lotura honen bidez egiten da: https://taupamugimendua.eus/auzoko-izen-ematea/Parte hartu eta zabaldu!