BerriakElkarteaOPORRALDIAKUDALEKUAK
Leku eta ekintza berriak aurtengo udalekuetan
Prest dago 2026ko udalekuetako eskaintza. Aurten ere, Berbaroren udaleku eskaintzarekin gozatzeko aukera izango dute Durango eta Durangaldeko haur eta gaztetxoek. Euskara ahoan, Euskal Herriko leku ezberdinak ezagutu eta gozatzeko aukera egongo da aurtengo udan.
Hasteko eta behin, izen-ematea martxoaren 2tik (09:00etatik) hasita martxoaren 5era izango da (16:00ak arte) egin beharko da. Plazak betez gero, zozketa martxoaren 6an egin eta jakinaraziko da. Fitxak, beranduenez, martxoaren 14ean entregatu beharko dira. Azkenik, plazaren bat libre balego, martxoaren 16 eta 20 bitartean egingo da ezohiko izen-ematea.
Informazio guztiarekin PDF-a hemen duzue eskura: Triptikoa 2026_compressed
Honako hauetan eman daiteke izena:
- Udan Olgetan: Ekainaren 22tik uztailaren 24ra. 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.
- Jantoki zerbitzua ere badago.
- Udaleku finkoak:
- Errekabarri (Uitzi): ekainaren 28tik uztailaren 5ra, LH3 eta LH4ko haurrentzat.
- Harriandi (Uitzi): uztailaren 9tik 20ra, LH5 eta LH6ko gaztetxoentzat.
- Udaleku ibiltariak:
- Ibiltari txikia: Bilbotik Areatzara. Ekainaren 26tik uztailaren 7ra. DBH1 eta DBH2ko gaztetxoentzat.
- Ibiltari handia: Durangotik Lanestosara. Uztailaren 9tik 20ra. DBH3, DBH4 eta lehenengo batxilerreko gazteentzat.