Laburbiraren XXI. edizioaz gozatu zuten 25 bat lagunek, Landako Elkartegiko aretoa zine areto bihurtuta. Giro gozoan ikusi zituzten aurtengo film laburren sortak bildutako 8 filmak. Drama, komedia zein beldurrezko generoak ikusi ahal izan zituzten bertaratu zirenek.

Urte askoren ostean berriro ere egin du geldialdia Laburbirak Durangon. Gainera, Amaia Lejarreta artista durangarraren solasaldiarekin hasi zen ekimena. Beste arte diziplina batzuetan jardun ostean, lehenengo film laburra egin baitu Lejarretak, giro atseginean solastu zen bertaratutakoekin.