Laburbira film laburren emanaldi ibiltariak Durangon egin du geldialdia, Landakoko Elkartegiko aretoan. Ekitaldi aretoa zine areto bihurtuta egin da ekimena, 25 bat lagunen berotasunean.

Laburbirak estreinatu berri diren euskarazko 8 film laburreko bilduma egin du. Dramaz, komediaz zein beldurreko film laburrez gozatu zuten ikusleek. Baita Amaia Lejarreta artista durangarraren solasaldiarekin ere.