Badugu Berbaroren 35. urteurreneko egitaraua: haurrentzako jolasak, Ni eta Nitarrak antzerkia eta kalejira izango dira egitarauaren mamia. Bagara Nor ekitaldiak borobilduko du eguna.

Egitarau honekin Berbaro osatzen dugun komunitate guztiarentzako eskaintza atsegina osatzea nahi dugu: haurrentzako tailerra, gazte eta helduentzako antzerkia eta denok batzeko ekitaldi eta kalejira.

Maiatzaren 31 Durangoko euskaltzaleak batzeko eguna izatea nahi dugu, durangarrak euskararen alde biltzeko eguna. Ehundaka eta ehundaka lagun izan gara Berbaroren proiektuaren alde ekin dugunak, ekiemenetan parte hartu duguank, hezitzaile moduan ibili garenakā€¦ Horiek guztiak elkartu eta Berbaroren 35. urteurrena ospatzeko eguna izango da maiatzaren 31koa.

Berbaron bagara nor. Euskaraz bagara nor. 35 urtez bagara nor.

Maiatzaren 31n zatoz Plateruenera, zatoz Berbaroren urteurrena ospatzera!