Apirilaren 19 eta 20an izango da, Platerunea Kultur Aterpean. Urtero lez, lehiakideek taldeka eman beharko dute izena. Apirilaren 19an, arratsaldeko 16:00etan bilduko dira partaideak eta antolatzaileak Plateruenan. Gaia, objektua eta esaldia jasoko dituzte bertan. Hortik aurrera, irudimenetik eta sortzailetasunetik tiraka, 24 ordu izango dituzte euren film laburra egiteko.

Zuzendaritza lanak, gidoigintza, aktoreen trebezia edota produkziorako gaitasuna jarri beharko dituzte probara lehiakideek. Film laburrak apirilaren 20an, gaueko 22:00etan ikusiko ahalko dira, Plateruna Kultur Aterpean bertan. Lehiakideez gain, edonor joan daiteke filmak ikusi eta tarte atsegina pasatzera.

Lotura honen bidez eman daiteke izena: https://labur.eus/FMIb1