Bi urterik behin egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia arrakastatsua izan da aurten ere. Martxoaren 22an, barikua, gaueko 22:00ak aldera heldu zen Korrika Durangora. Jendetzak hartu zuen parte ekimenean Durangoko kaleetan zehar.

Anboto eta Berbarok batera hartu genuen lekukoa, ohiturari jarraituta. Rakel eta Itziarrek eraman zuten Laubideta kalean zehar, Berbaroren bulego aurrean. Ez zen atzean gelditu Olgetak, berak ere euskararen alde ariƱeketan egin baitzuen.

Harro Herria!